Imanol Landa Getxoko alkateak oso positibotzat jo zuen herenegun, Jose Luis Bilbao
ahaldun nagusiak emandako urratsa (espainolez); hau da,
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) aurrekontuaren onarpena posible egiteko, Getxon eta beste udalerri bizkaitar batzuetan metroaren lanen jarraipena bermatuko dituzten diru-ekarpenak onartzea. “Azkenean ahaldun nagusia izan da, ez hitzekin, baizik eta konpromiso irmoekin eta, garrantzitsuena, aurrekontuarekin, lanen jarraipenerako konponbidea mahai gainean jarri duena. Era horretan, joan den asteazkenean BGPren aurrekontua onartu ez izanak eragindako zalantzak argitu ditu”, nabarmendu zuen Landak. Bilbaok aipatu urratsa eman ostean, ostiralean bertan, "Bizkaiko Garraio Partzuergorako legezko aurrekontu bat onartzeko akordioa"
proposatu zion Jaurlaritzak Aldundiari. Ostegunean,
2010erako aurrekontuak atzera bota zituzten PSE-EEko ordezkariek, BGPren Kontseilu Nagusiak goizean egindako bilkuran; eta horrek Basauri, Getxo eta Santurtzin martxan dauden metroaren lanak "bertan behera gelditzea" ekarriko zuela adierazi zuen Bilbaok. Argazkian, trenbide-pasagunea Maidaganen.