Uribe Kostan ezarritako gutxieneko zerbitzuak:
• Areeta-Armintza linea: zerbitzu bat noranzko bakoitzean. Areetatik autobusa 11:25ean irtengo da. Armintzatik, berriz, autobusa 11:30etan abiatuko da.
• Plentzia-Gorliz linea: zerbitzu bat noranzko bakoitzean. Areetatik autobusa 12:15etan irtengo da. Armintzatik, berriz, autobusa 12:39etan abiatuko da.
Bestalde, enpresak honako telefonoan eskainiko du argibide gehiago: 902 543 210.
Lanuztearen eragina nabarituko duten autobus lineak:
• A2315 SANTURTZI–EHU (Autopistatik)
• A2316 SESTAO–EHU
• A2326 BARAKALDO–EHU
• A2336 MUSKIZ–EHU
• A3411 BILBO–GETXO
• A3413 BILBO–GETXO–AZKORRI
• A3414 BILBO–GETXO (Artxandako tuneletatik)
• A3422 AREETA–BERANGO
• A3451 AREETA–PLENTZIA–ARMINTZA
• A3499 PLENTZIA–GORLIZ
• A3471 GETXO–GURUTZETA (Faduratik)
• A3472 GETXO–GURUTZETA (Algortatik)
LAB sindikatuaren oharra:
Bi orduko lanuztea otsailaren 23rako Euskotrenen
ESK, LAB eta ELAk bi orduko lanuztea iragarri dute datorren otsailak 23rako, EAEko ANean izango den epaiketaren harira, tren-gidariaren heriotzaren ondoren “legez kanpoko greba” egin zutelakoan. Urriaren 8an Lezaman jazotako istripua errepika daitekeela ohartarazi dute.
ESK, LAB eta ELA sindikatuetako Garraio arduradunek, Gontzal Gallegok, Carlos Guineak eta Gurutze Gorraizek hurrenez hurren, Lezamako trenbidearen egoera salatu dute, izan ere, Eusko Treneko tren-gidari bat urriaren 8an hil zenetik istripu bat izan eta gero, trenbidea “berdin jarraitzen du”, horregatik “berriz gerta liteke”.
Halaber, datorren otsailak 23rako bi orduko lanuztea iragarri dute, enpresa-batzordearen kide batzuren kontrako salaketa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian egingo den epaiketaren harira. Batzordearen kideei ustezko “legez kanpoko greba” batera deitzea egotzi diete, euren lankidea hil eta gero lanuztea egin zutelako.
Horrez gain, ohartarazi dute bost pertsona bakarrik zeudela trenean istripuaren egunean; horregatik trena jendez gainezka egon balitz “ezbeharra izan zatekeen”.
“Herritarrak beldurtzea ez da istripu bat errepika daitekeela esatea. Gertakari bat baieztatzea da: istripua berriz gerta daiteke”, nabarmendu dutenez.
Guzti horren aurrean, EuskoTrenen zuzendaritza “sorgorra” da langile eta erabiltzaileekiko “gure arazoak konpontzen dituzten neurririk artikulatzen ez dituztelako”, besteak beste, frenatzeko sistema bat aipatu dute.