IAk zabaldutako oharra:
Gaurkoan, beste behin ere, UPVko errektoretza taldeak, Iñaki Goirizelaia buru duela, beste pausu handi bat eman du bere unibertsitate errepresibo honetan. Kamera, "segurata", identifikazio eta epaiketekin nahikoa ez eta Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko buru den Rodolfo Aresekin egin nahi duten hitzarmen batekin datorkigu oraingoan. Segurtasunaren aitzakiapean, UPVko campusak kontrol sozialaren adibide garbienak bihurtzen ari dira. Jadanik gutxi dira grabatu gabe geratzen diren eremuak eta segurtasun indar pribatuen presentzia duten toki publikoak. Baina, hala ere, Goirizelaiari gutxi iruditu eta hitzarmen errepresiboetara jo du.
Zer bilatzen du honekin? Segurtasuna? Ongi dakigu ezetz! Aspaldidanik ezagutzen dugu UPVk eskaintzen digun segurtasuna: kolpeak, identifikazioak, epaiketak... Hau al da zuen segurtasuna? Ba ez dugu nahi horrelakorik! Ez dugu gure askatasuna UPVren segurtasunaren eskuetan utzi nahi! Ez dugu gure adierazpen askatasunaren ordainetan kolperik jaso nahi! Ez dugu kamerarik nahi! Ez dugu zuen zipaiorik nahi!
Nahikoa dela esateko garaia da! Ezin dugu onartu horrelako unibertsitate polizialik!