
Garraio publikoaren erabilera sustatze aldera,
Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euroko diru laguntza eman dio
EHUren Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari, ikasleentzako garraio txartelak eros ditzan. Horri esker,
Bizkaibusen ibilbideko helburu edo jatorri gisa Leioa eta Erandioko eremuan kokatutako ikastegiren bat duten ikasleek doako txartelak jaso ahal izango dituzte, EHUk jakinarazi duenez. Bizkaibusen 1, 2 eta 3 zonetan bizi direnek bost euroko hiru txartel jasoko dituzte eta 4 eta 5 zonetan bizi direnek, berriz, bost euroko bost txartel. Guztiei etxera bidaliko zaizkie txartelok. Txartela pertsonala eta besterenezina da, ikasle txarteleko zenbaki berbera izan behar du eta Bizkaibuseko langileek hori egiaztatzea eskatu ahal izango dute. Informazio gehiago behar izanez gero, interesatuek Unibertsitate Orientaziorako Zerbitzura dei dezakete (946 015 100). Argazkian, autobusak Leioako campusean /
cc-by-nc-sa jmendicute.