Espainiako Polizia Nazionalak pertsona bana atxilotu du Algortan eta Bilbon goizaldean zehar. Elpais.com-ek zabaldu duenaren arabera, atxilotuak Urko Izagirre Iriarte eta Enrique Noya Santos lirateke. Lehenengoa Bidebarri kalean hartu dute atxilo, goizeko 1:30ak inguru abiatu den operatiboan. Handik gutxira bi kamera agertu dira, Bohorquez blogariak jakinarazi duenez. Noya, berriz, San Inazio auzoan atxilotu dute, Elorrieta kalean. "Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek" filtratutako datuen arabera, biek Jon Rosales eta Adur Aristegirekin harremana lukete. Guardia Zibilak Kalagorrin, Errioxan, duen kuartelaren aurka 2008an egindako atentatua burutzeko furgoneta bat utzi izana leporatzen diete. Argazkian, Espainiako Polizia Nazionaleko operatibo bat iaz Itzubaltzeta / Romon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!