Jon Salvador atleta eta ertzain erandioztarrak irabazi zuen atzo Aljeriako hiru errefuxiatu-eremu sahararrak batzen dituen Sahara Maratoia. Smara, Aoserd eta El Ayoun konfinamendu guneen arteko 42 kilometro eta 195metroko ibilbidean 878 lagunek parte hartu zuten. Edizioa berezia zen atzo egindakoa, hamargarrena, errefuxiatu-eremuak sortu zirenetik 35 urte ere betetzen zirenean. Salvadorrek 2 ordu, 42 minutu eta 40 segundo eman zituen basamortua zeharkatzeko, iazko marka lau minututan jaitsiz. Eta hori bere buruarengan konfiantza larregirik izan gabe, 35 graduek eta hezetasunak sortutako bero itogarria zela medio. 43 urteko erandioztarrak lasai ekin zion probari eta indarrak gorde zituen. Argazkian, Sahara Maratoian hainbat proba ezberdin daude, tartean ume eta gaztetxoentzat / © Saharamarathon.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!