Asteazken honetan, otsailak 24, olatuek 5 metroko altuera gaindi lezaketela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak. Iragarpenen arabera, olaturik handienak 16:00etatik 22:00etara helduko dira, baina 13:00etatik aurrera 3,5 metrokoak ere jasoko dira, eta gora egiten jarraituko dute; 16:00ak aldera hasiko dira 5 metro baino gehiagoko olatuak heltzen. Arriskurik handieneko orduetarako, Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du; 22:00etatik aurrera, aldiz, olatuen indarra ahultzen hasiko da, eta ostegun goizalderako olaturik handienek 3,5 metroko altuera izango dute. Hortaz,
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren abisua aztertuta, olatuek eragindako alertak haizeak eragindakoarekin bat egingo du bihar. Azken kasu horretan, maila horikoa izango da berriro. Izan ere, 100 kilometro ordu baino gehiagoko boladak daude iragarrita mendi inguruetarako eta kostalderako, eta 80 kilometro ordukoak gainerakoan. Argazkian, hainbat lagun itsasontzi bat lotzen aurreko batean.