Iñaki Arriola Garraio sailburuak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak zubi-kreditu bat erabiliko du Metro Bilbao garraio konpainiak Getxon, Santurtzin eta Basaurin egin behar dituen obren "inbertsio beharrak asetzeko". Gasteizko exekutiboko ordezkariak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin batera eman du prentsaurrekoa, bi erakundeek bart lotu zuten akordioaren berri emateko. Azaldu dutenez,
Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2010erako prestatu duen aurrekontua onartuta, bi erakundeen arteko
"desadostasunak" amaitu dira. Aipatu hitzarmenaren arabera, obrak egiteko behar duten 127 milioi euroko zorpetzea gainditzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoaren diruzaintza hondarrak, elkarte publikoen
zorpetze gaitasuna, 61 milioikoa, eta 127 milioira iritsi arteko zubi kreditu bat erabiliko dituzte. Argazkian, trenbide-pasagunea kentzeko lanak egiten dabiltza Getxon.