Enrique Noya Santos "Kini" eta Urko Izagirre Uriarte
goizaldean atxilotutako algortarrak Madrilerako bidean eraman dituela iragarri du Espainiako Barne MInisterioak. Espainiako Polizia Nazionalak dagoeneko lau miaketa egin ditu, "ETA laguntzeko sare" baten aurka jarduten duela argudiatuta. Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako operazio hori zabalik dagoela ziurtatu du Ministerioak. Besteak beste, Noya eta Izagirreren etxeak San Inazion eta Algortan eta biek lan egiten duten Abadiñoko txosnen enpresa arakatu dituzte. Ministerioak prentsari ohar batean nabarmendu nahi izan dionez, atzemandako gauzen artean "kanpin-gas botila bat; 'Kloratita' izeneko liburu bat; material informatiko asko; eta, ETA banda terroristarekin loturiko dokumentazioa" leudeke. Informazio horrekin
Europapress albiste agentziak atxilotuei "lehergailuei buruzko liburu bat" atzeman dietela esan du.
Efe-ren arabera, Noyak eta Izagirrek "lehergailuak ekoizteko esku-liburuak" zituzten. Bitartean, AAMk
mobilizazioa egingo du Algortan 20:00etan. Argazkian,
Kloratita musika taldeko kideak "Kloratita. Etikaz mintza gaitezen..." liburua, CDa eta DVDa aurkezten 2006an / copyleft
Indymedia Euskalherria.