Azken atxiloketak salatzeko mobilizazioak tartean, etzidamu iluntzerako hainbat kontzentrazio deitu du
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak, Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion bederatzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Leioan, Bulebarrean; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Plentzian, zubiaren ondoko "Piruli" plazatxoan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Bitartean, unibertsitate eta campusetan hileko azken asteazkenean egin ohi dute bateratzea,
Presoen Aldeko Taldeek (PAT) deituta. Gauzak horrela, bihar bertan, otsailaren 13an izandako
Torturaren Aurkako Eguna hartuko dute aitzakiatzat mobilizazioa egiteko. Leioa eta Erandioko campusean 11:30ean egin ohi dute protesta. Gogoratu azken atxilotuek
"tortura basatiak" salatu dituztela, espainiar polizien eskuetan inkomunikaturik egon diren bitartean. Argazkian, elkarretaratze bat Leioako campusean / cc by-sa PAT.