Gaur iluntzean 275 lagun inguruk egin dute manifestazioa Algortako kaleetan zehar, Enrique Noya "Kini" eta Urko Izagirre "Bosnio" herrikideen atxiloketak salatzeko. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez (mp3), familiarrek torturaren aurkako protokoloa aplikatzea eskatu dute eta horrela egingo dutelakoan daude. Izan ere, Espainiako Polizia Nazionalak 18:00etan deitu du Izagirreren gurasoen etxera, Madrilen daukatela esanez. Noya ere bertara eraman dutela adierazi du Barne Ministerioak. "Hain zuzen ere, senideei deitzea da protokoloan jasotzen den neurrietako bat eta horrela egin dute. Konfiantzazko mediku baten arreta jaso beharko lukete orain eta egiten dizkieten galdeketak grabatzeko", azaldu errepresioaren kontrako erakundeak. Halere, ostiralera bitartean, egunero izango dira mobilizazioak Algortan, 20:00etan, Telletxen, "inkomunikazioak tortura bermatzen duelako". Etzidamurako bi algortarrak Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igarotzea espero dute. Argazkian, Ertzaintzak arratsaldean pankartak eroan eta zahar bat erabili behar izan dute gaurko manifestaziorako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!