Isabel Velez lasartearraren erailketa salatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 24a, 00:00

Uribe Kosta eta Erandioko 26 gizon-emakumek egin zuten elkarretaratzea, atzo iluntzean, Algortako Telletxe plazan, Isabel Velez lasartearra gogoratu eta emakumeen aurkako bortxakeriak Euskal Herrian urteko hirugarren biktima eskuratu duela salatzeko. "Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz deitua zuten kontzentrazioa. 48 urteko emakumea, hilik atzeman zuten ostiralean, Lasarte-Orian. Ustez, 23 urteko semeak hil zuen, labanaz, eta Ertzaintzak atxilo hartu zuen. Ustezko hiltzaileak arazo psikiatrikoak zituela zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Otsailaren 8an, Barakaldon, beste gizon batek ustez ama, Amelia Sanchez, 65 urtekoa, hil zuen. Lasarte-Oriako hilketak harena ekarri du gogora. Urtarrilaren 17an, berriz, Elena Cal hil zuen ustez haren bikotekide ohiak Tolosan. Argazkian, atzoko elkarretaratzea Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun