"Piratak sistema suntsituz!", "Piratak herriaren baretasuna apurtuz!" eta "Piratak gaztetxea gure itsasoa bilakatuz!" leloak eurenak eginez, larunbat honetan, otsailak 27, bigarren Inauteri Tematikoak ospatuko dituzte Plentzian. Eta nola ez mozorrotzeko gaia "piratak" izango dira.
Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak antolatuta, eguerdiko 12etan hasiko dira ekitaldiak, Astillerotik abiatuko den triki-poteoaren bitartez. 14:30ean, herri bazkaria eta, horren ostean, herri kantan izango dituzte (gaur da izena emateko azken eguna, Izarraitz tabernan). Arratsaldean, berriz, batukada eta jolasak egongo dira herrian zehar, 18:00etatik aurrera. Gauez, Haxotz metal-punk-rock taldeak eta Kul DJak emango dute kontzertua, 22:00etatik aurrera. Amaitzeko, Beste Bat taldeak girotuko du dantzaldia. Argazkian, ez da piratek Plentzia hartzen duten lehenengo aldia / © Bajoelagua Factory.