Larunbatean omenaldia egingo diote Elai Torrontegi taekwondolari plentziarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 24a, 10:42

Bizkaiko Taekwondo Federazioaren laguntzaz, larunbat honetan, otsailak 27, Elaia Torrontegi Ronco kirolariari omenaldia egingo dio Plentziako Udalak, bere kirol-ibilbide bikainagatik. Ekitaldia goizeko 10etatik aurrera izango da, itsas-hiribilduko Jai Alai pilotalekuan eta, gutxi gorabehera, bi ordutako iraupena izango du horrek. Udal iturri plentziarrek azaldu dutenez, bertara sartzea libre izango da nahi duten guztientzat. Taekwondo erakustaldiak izango dira, hainbat kirol talderen eskutik. "Haur zein gazteentzako intereseko kirol ekitaldia izanik, joatera gonbidatzen zaituztegu", gaineratu dute tokiko arduradunek. Argazkian, Elaia Torrontegi / © Taekwondo Arrigorriaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun