Aste honetan bertan, erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67 urtera atzeratzeko asmoa berretsi du Espainiako Gobernuak, langabeziak gora eta gora egiten duen bitartean. "Horren aurrean herritarrok eta langileok ezin gara geldirik egon ea norbaitek konbokatzen gaituen. Gainera, sindikatuen artean blokeak daudenez, ez da deialdi bateraturik egiten", uste dute Leioako hainbat herritarrek. Hori dela eta, aipatu udalerrian, Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataforma sortu dute. Gaur bertan izango da euren lehenengo ekintza: 19:30ean elkarretaratzea egingo dute Leioako Bulebarrean. Bestalde, plataformaren hurrengo bilera martxoaren 4ean izango da, ostegunarekin, 19:30ean, Leioako Langabetuen Asanbladaren lokalean (Donibane auzoa, 1- behea). Bilera irekia da, eta bertan hurrengo ekintzak eztabaidatuko dira, zehaztu dutenez. Argazkian, Bizkaiko langabetuen asanbladen mobilizazio bat / ©
Bizkaiko langabetu asanbladak.