Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du ostegun honetarako, haizea dela eta. Izan ere, haize boladek 120 kilometro orduko abiadura har lezakete bihar hainbat tokitan. Gainera, itsasaldeko arriskua dela-eta gaur arratsalderako abiatutako alerta laranjari eutsi diote,
bost metrotik gorako olatuak egon baitaitezke. Udalek, larrialdi zerbitzuek eta zerbitzu publikoek alerta egoeran jarraitzen dute eta abisuak jasotzen ari dira SOS Deiak-en bidez. Bitartean, Herrizaingo Sailak gomendio batzuk luzatu dizkie herritarrei. Besteak beste, ondorengo aholku hauek eman ditu: leihoak, ateak eta toldoak ondo finkatzea; erlaitzetatik, hesietatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik urruntzea; kontu handiz jokatzea errepidean; hondartzak saihestea; eta uretako kirolik ez egitea. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.