Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau ibilgailuk bata bestearen atzetik elkar jo dute N-637 errepidean, Erandion, eta pilaketa handiak sortu dira Getxorako noranzkoan. Ezbeharra goizeko zortzietan jazo da, Rontegiko zubian, eta ez da zauriturik egon. Dena dela, Txorierriko igarobiderako sarbideko errei bat itxi behar izan dute, ibilgailuak errepidetik kentzen zituzten bitartean. Ezbeharraren ondorioz, pilaketa handiak sortu dira, bai Rontegin, bai A-8 autobidean. Bestalde, biktimak eragin dituen gaurko istripurik aipagarriena goizeko 9:45ean jazo da, Antzuolan. GI-632 errepidetik, Bergararako noranzkoan, zihoan kamioi bat errepidetik irten eta irauli egin da. Ezbeharraren ondorioz, gidaria zauritu da eta Zumarragako ospitalera eraman dute anbulantzia batean. Argazkian, ezohiko istripu baten artxiboko irudia, irakurle batek bidalia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!