Astearte goizaldean atxilotutako Enrique Noya "Kini" eta Urko Izagirre "Bosnio" algortarrak gaur, osteguna, eramango dituzte Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera, EFE albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Horretarako hitzordua arratsaldeko 4etan jarri du magistratuak. EFEk berriro ere heldu dio aurreko egunetan egindako akusazioei, hau da, San Inazion (Bilbo) zein Algortan atzemandako lagunek "2008an martxoaren 21ean izandako Guardia Zibilaren Kalagorriko (Errioxa) kuartelaren kontrako atentatua egiteko furgoneta bat utzi" zutela. Orain artean, inkomunikaturik eduki dituzte Polizia Nazionalaren eskuetan, baina tortura ekiditeko protokoloa deritzona ezartzea onartu du Andreuk. Atzo bertan
medikuaren bisita izan zuten Noyak eta Izagirrek. Halere, hori "tortura saihesteko nahikoa ez" dela ohartarazi du AAMk. Argazkian, atzo bezala, gaur ere manifestazioa egingo dute Algortan, 20:00etan, Telletxetik abiatuta.