Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako plataformaren oharra:
Orain arte Gobernuari presioa egin dion bakarra patronala izan da. Presioa herriak egiteko garaia da!
Jasaten ari garen krisi ekonomikoaren aurrean PSOEk zuzentzen duen Estatuko Gobernuak Murrizketa Plana onartu du, langileen interesen eta eskubideen kontrako eraso nabarmena dena:
- Jubilazioa 67 urtera arte luzatu nahi dute.
- Pentsioak murriztu nahi dituzte.
- Enplegua sortzeko beharrezkoak diren inbertsioak murriztu nahi dituzte.
Neurri horiek guztiak onuragarriak dira patronalarentzat, bankuentzat, multinazionalentzat eta beraien nazioarteko erakundeentzat, horiek direlako orain arte Gobernuari presioa egin diotenak.
Bultzada horri aurre egiteko, hiritarrok eta langileok gure pasibotasunarekin apurtu behar dugu, gure eskubideak defendatzeko, gure burua antolatzeko eta mobilizazioari ekiteko, harik eta Gobernua neurri horiek guztiak bertan behera utzi arte.
Etor zaitez martxoaren 4ean, osteguna, arratsaldeko 7:30ean egingo dugun bilerara non egin ditzakegun informazio eta mobilizazio ekintzak aztertuko ditugun. Bilera Leioako Langabetuen Asanbladaren lokalean egingo da (Donibane Auzoa 1, behea).
Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako plataforma