Plentziako Ezker Abertzaleak jakinarazi duenez, gaur goizean, teilatutik erori da aipatu udalerriko Gaminiz kaleko etxe batean lan egiten ari zen behargin bat. "Bildu dugun informazioaren arabera, oso istripu latza izan da", gaineratu dutenez. Langilea ospitalera eraman behar izan dute ezbeharraren ondorioz.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, ordea, daturik ematerik ez du izan. UKBERRI.NETek egindako informazio eskaerari erantzunez, "lan istripuaren larritasuna zenbatekoa den kontuan hartuta", askotan ezbeharren berririk ez dutela izaten adierazi du arduradunetako batek. Ulertzera eman duenez, zauri oso larriez edo hildakoez baino ez dira arduratzen. Argazkian, LABek deituta, otsailaren 16an, Petronorren lan egiten zuen Julio R. P. inizialak zituen 50 urteko beharginaren heriotza salatu zuten Sopelan / ©
Sopela.net.