Getxoko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen atzo, asteazkena, ibilgailu batean lapurtzea egotzita. Tokiko iturriek zabaldutakoaren arabera, 30 urteko A.S.M. eta 42 urteko F.J.G.E. inizialak dituzten lagunak, etxe finko gabekoak, ustekabean harrapatu zituzten poliziek, 19:00ak aldera, Algortako Alango kalean aparkatuta zegoen kotxe baten barruan lapurreta egiten ari zirela. Atxilotu eta gero epailearen aurrera eraman zituzten. Bestalde, 45 minutu beranduago, polizia unitate bat eskatu zuten, Areetako Kale Nagusian, denda batean tailu bi ostu zituztela esanez. Ustezko lapurra Gobela kalean aurkitu zuten. Polizia arduradunek diotenez, lehenago atxilotu zutenetako baten anaia da 43 urteko J.M.S.M. inizialak dituen gizona. Bera ere etxe finkorik ez dauka. Ostutakoa eskuratu ondoren, epaiketa arina egiteko eguna ezarri zioten. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.