Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, Getxo udalerrian (ez dute gehiago zehaztu), osasun publikoaren kontrako delitua egin izana egotzita. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, atxiloketa arratsaldeko seietan egin zuten, Getxoko taberna batean egindako polizia-operatibo baten ondorioz. Ikerketa baten ostean, Ertzaintzak lokal horretan gai psikotropikoak kontsumitzen zirela baieztatu zuen, polizia iturriek diotenez. Atxilotua lokaleko komunetik irteten harrapatu omen zuten, komunontzitik gai estupefaziente batzuk bota berri zituela. Halere, agenteek hiru haxix barra atzeman zituzten komunontzian. Halaber, lokala miatu zutenean droga pisatzeko erabilitako baskula digital bat, haxixa mozteko kuter bat, 25 tabako-paper (haxixeko zigarroak erretzeko erabili ohi direnak) paketez betetako hiru kutxa eta haxixa erretzeko egindako sei zigarro-punta atzeman zituzten, Herrizaingo Sailaren arabera. Argazkian, lagun bat porrua egiten.