Asier Zaratek Himalayara egindako espedizioari buruzko proiekzioa izango da gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 26a, 10:37

Ostiral honetan, otsailak 26, Asier Zaratek udan Himalayan dagoen Gasherbrum II mendira egindako espedizioari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko proiektatuko dute Algortako kultur etxean, Villamonten. Hitzordua 20:00etan jarri dute. Gazte getxoztarrak Javier Chacon, Nestor Goikoetxea eta Jon Aroztegi mendizaleekin egin zuen bidaia. Getxoko Udalak 3.000 euroko diru-laguntza eman zion Zarateri. Esan bezala, mendizaleek Gasherbrum II-ko gaina egin zuten eta espedizioko kide batek bakarrik Hidden Peak edo Gasherbrum I mendira igo ahal izan zuen. Biak ala biak 8.000 metrotako altuera dute. Aurkezpenaren ondoren, ikusleek egindako galderei emango diete erantzuna Zaratek. Argazkian, Asier Zarate Getxoko Udalaren armarria daukan bandera eskuan, Gasherbrum II mendian / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun