Getxolan zerbitzuaren bidez, Datuak Babesteko Legeari buruzko informazio jardunaldia eta trebakuntza mintegiak eskainiko die udalerriko enpresa txiki eta ertainei Getxoko Udalak. Informazio jardunaldia datorren ostegunean, martxoak 4, egingo da, 9:30etik 11:30era, Algortako kultur etxean (Villamonte). Lehenengo trebakuntza mintegiak, berriz, martxoaren 17an eta 18an egingo dira, 9:30etik 13:30era, Villamonten ere bai. Hauen guztien osagarri gisa, indarrean dagoen araudiari egokitzeko prozesua bete gura duten Getxoko enpresek aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua eskatu ahal izango dute. Argazkian, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian, Getxolanen bulegoetan eska daiteke informazio gehiago / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!