Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak direla eta, azken asteotan hainbat eragozpen bizi izan dituzte inguruko kaleetako auzokide, dendari eta bisitariek. Gaur bertan, baina, Algortako Andres Cortina kalean egokitutako oinezkoentzako bidea "osorik" zabaldu dute; "aurreikusitako eguna baino lehen", udal iturrien arabera. Korridore berri honek, etxeetako fatxaden albotik, paraleloan, bidea irekiko du, 2,5 metro zabaldu duten lehengo espaloian zehar, bide horretan ipinitako pasagune irtenari esker. Hartara, urria aurretik zegoen ohiko oinezkoentzako pasabidea lehengoratu dute. Aldi berean, eremu horretan behin betiko hesia lekutzeko lanak amaituko dituzte datozen egunetan, tokiko arduradunek esan dutenez. "Itxitura honek metro bat garaierako alde itsua izango du eta beste bat sare-begizkoa izango da, bi metro garaierakoa, ikustea ahalbidetzeko eta inguruko etxe eta dendei argitasunik ez kentzeko", azaldu dute Udaletik.Aipatu kaletik doazen hiri instalazioak desbideratzeko lanak ere amaitu dituzte. Argazkian, Getxo Antzoki ondoko lanak.