Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak larunbata eta igande honetarako eman dituen eguraldiaren aurreikuspen kaltegarriak ikusita (haize bolada bortitzak edota urakan-haizeak), toki erakundeak hurrengoa gomendatu die leioaztarrei:
- Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (loreontziak, esekitokiak…)
- Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
- Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
- Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
- Larunbata gauean zaborra ez jaistea gomendatzen dizuegu ere bai, zerbitzua egun batez eten egingo delako haizeak edukiontziak erraztasunez mugi ez ditzan. Edukiontziek ez dute hutsik egon behar, ezta beteegi ere.
- Azkenik, ezinbestekoa ez bada lekualdatzerik ez egitea gomendatzen dizuegu.
"Neurri hauek gehi herritarron zuhurtzia nahikoa izan daitezela espero dugu, desiragarriak ez diren gertaerak ekidin ahal izateko", aipatu dutenez.