Leioako Udalaren laguntzaz, 2.500 kilo elikagai (arroza, pasta, azukrea, dilistak, atuna eta sardinak oliotan...) batzea lortu du aurten Faht Sahararen aldeko tokiko elkarteak. Joan den larunbatean Gasteiztik abiatu zen Sahararen aldeko VI. Euskal Karabana solidarioak Tindoufeko (Algeria) errefuxiatu kanpamentuetan pairatzen ari diren eskasiari aurre egiten laguntzea du helburu. Ikastetxe leioaztarretan batzen ibili dira jakiak, baita Eroski hipermerkatuan eta Lamiakoko Aliprox dendan ere. Horretaz gain, karabanan material ugari (ordenagailuak, ikasmateriala, kirol arropak eta uniformeak, parte hartzeko jokoak eta sukaldeko materiala, besteak beste) bidali dute “Bigarren aukera” izeneko egitasmorako. Fath elkarteak eta Leioako Udalak hainbat urte daramatzate adingabekoen errehabilitazio zentroa horrekin elkarlanean. Orotara, 50.000 euroko diru laguntza eman du tokiko erakundeak, aipatu errehabilitazio zentrorako, karabanarako kamioak eta jakiak erosteko eta Getxoko Atfal elkartearekin batera proiektatzen ari diren elbarrien zentrorako. Argazkian, gamelu lasterketa errefuxiatuen kanpamentu batean / cc-by-sa
Saharauiak.