Film laburrak eta bideoklipak proiektatuko dituzte gaur Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 26a, 13:16

Ostiral honetan, otsailak 26, hainbat ikus-entzunezko lanen proiekzioa izango da Leioako Udondo gaztetxean, 20:00etatik aurrera. Batetik, Urtzi Perez film laburren gidoilari eta zuzendari autodidaktaren bi lan eskainiko dituzte: batetik, azaroaren 29an Lutxanan estreinatu zuen "Amada Mantis" bere bigarren lana; eta bestetik, "La Rosa" izeneko talde lana, 2009ko Portugaleteko Zine Express jaialdian egindakoa. Azken film labur horretan, Adrian Riera, Marta Hurtado, Jon Larrea eta Ibai Rodriguezek parte hartu zuten, Perezekin batera. Gainera, Itzubaltzeta eta Bilboko Puñalada Trapera musika taldearen azken bideoklipa, "Prisionero de tus miedos" abestiarena, ere ikusteko aukera izango da; baita Averno Itzubaltzeta / Romoko musika talde heavy-aren "Sell" kantaren bideoklipa ere. Azken lan hori Urtzi Perezena ere bara. Bitartean, gaur bertan, Avernok kontzertua emango du Itzubaltzeta / Romoko Anaiak (Billares) tabernan, 20:00etatik aurrera, Negramagia taldearekin batera. Larunbatean, berriz, MotorSex, Undecimo Mandamiento eta Deposito de Cadaveres taldeek emango dute kontzertua, 20:00etatik aurrera, Udondo gaztetxean. Sarrera 5 eurotan jarri dute. Argazkian, "Amada Mantis" filmaren irudi bat / © Urtzi Perez.

"Amada Mantis" film laburraren aurrerakina:



"La Rosa" film laburra:



"Prisionero de tus miedos" abestiaren bideoklipa:



"Sell" abestiaren bideoklipa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun