Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dei egin die herritarrei bihar arratsaldetik aurrera ez daitezen kalera atera, iragarpenek baitiote 150 kilometro orduko abiadura har dezakeela haizeak. Raul Fernandez Arroiabe Herrizaingo sailburuordeak jakinarazi du oraindik ez dakitela zehazki nondik sartuko den ziklogenesi lehergarria. Bihar jakingo dute zehatz, eta beharrezko abisua emango diete herritarrei. Neurriak hartzen hasi dira dagoeneko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bertan behera utzi dute kanpoan egin beharreko eskola kirola. Eta berdin egiteko aholkatu dute azokak eta gisakoak egitekotan diren lekuetarako. Jaurlaritzak iragarri du larrialdi zerbitzu guztiak daudela alertan. Unerik gogorrena larunbateko 15:00etatik igandeko 03:00etara izango da, iragarpenen arabera. Argazkian, horrelakoetan ohikoa da haizeak zuhaitzak botatzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!