Uribe Kosta eta Erandioko gainontzeko Tokiko erakundeak bezala, hurrengo gomendioak luzatu ditu Getxoko Udalak:
- Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (loreontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
- Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
- Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten toldoak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
- Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
- Errepidetik autoz joatea ekiditen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.
- Hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.
- Era berean, ez paseatu zuhaitzen aldeetatik, bereziki Makaletako eta Zugatzarteko etorbideetatik eta Galeako pasabidetik.
Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpen hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero. Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).