Getxoko Auzitegiak taberna bat ixteko agindua eman du drogen trafikoarekin zerikusia duelakoan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Joan den asteazkenean gizon bat atzeman zuten, Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romoko taberna batean aurrera eramandako polizia-operazioan baitan. Ikerketa baten ondorioz, lokalean substantzia estupefazienteak kontsumitzen zirela jakin zuten agenteek, orduan Herrizaingoko iturriek azaldutakoaren arabera. Tabernako zerbitzaria zen atxilotua. Komunetik irteten ari zen agenteek aurkitu zutenean. Une batzuk lehenago, hainbat droga mota komunetik behera botaz desagerrarazi nahi izan zituela uste dute ertzainek; poliziek hiru haxix barra aurkitu zituzten komunean. Argazkian, lagun bat porrua erretzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!