Autobusik ez da ibiliko iluntzeko zortzietatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 27a, 19:35

Gaur arratsaldean bildutako Krisi Mahaiak 19:00etatik aurrera etxean geratzeko eskatu die herritarrei, dagoeneko igarri daitezkeen haize-bolada indartsuengatik, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Horretaz gain, 20:00etatik aurrera, autobus garraioa bertan behera uztea erabaki dute. Goizaldeko lauretan hasiko dira berriro ibiltzen autobusak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako arduradunek diotenez, denbora tarte horretan joko du indartsuen haizeak. RENFE, FEVE, Eusko Tren eta Metro Bilbao garraio zerbitzuak, ordea, ez dituzte moztuko. Argazkian, autobusak Leioako campusean / cc-by-nc-sa jmendicute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun