Jone Uria Albizuri gazte algortarra Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetara heldu izana ez zen kasualitatea izan. Larunbatean jokatutako Abra Sariaren bederatzigarren edizioan (mp3), bere adineko hainbat bertsolarien gainetik dagoela erakutsi zuen algortarrak. Erraz gailendu zitzaien Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Amaia Iturriotz (Urretxu), Saioa Alkaiza (Antsoain), Ekaitz Samaniego (Gasteiz) eta Ane Labakari (Lasarte). Horrela, Maddalen Arzallusek iaz jantzitako txapela etxera ekarri zuen berriro Uriak, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolatutako sariketan. Trino Azkoitia ALBEko lehendakariak jarri zion txapela Uriari. Argazkian, Jone Uria Albizuri txapela jantzita. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!