Getxoko Udalak ikastetxe eta kirol kluben artean banatu ditu, asteazken honetan (martxoak 3), Athleticek eta Paraguayko selekzioak Bizkaiko oinarri-futbola sustatzeko jokatuko duten partidarako 500 sarrera. Getxo Kirolak erakundearen bitartez, ikastetxe banari 20 sarrera eman dizkio tokiko erakundeak, zozketa bidez, 10 neska ala mutila, beren aitarekin edo amarekin, San Mamesen 19:00etan jokatuko duten partidara joan ahal izateko. Beste 100 ticket kirol anitzeko jardueran parte hartzen duten ikasleen artean banatu dituzte eta, gainontzekoak, udalerriko kirol klubei, batez ere futbolekoei. Bestalde, Bizkaiko Futbol Federazioak mila sarrera baino gehiago eman dizkie Getxoko futbol taldeei, saltzeko. Iturgitxik ehun txartel ditu; Romok eta Arenasek 300; Getxok 200; Bizkerrek 250; Galeak 150, Negurik 70 eta Arraultzaldeonek 50. Argazkian, festa giroa San Mames inguruan / cc-by-sa
Birasuegi.