Jose Antonio Agirre Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehenengo lehendakari eta aurretik Getxoko alkate izan zenari omenaldia egingo dio Jaurlaritzak. Ekitaldia, larunbatean, martxoak 6, izango da Ajuria Enean, Gasteizen. Bertan, Patxi Lopez egungo lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea emango die Agirreren senideei. Gurutzea Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk nagusiena da eta 1936ko urria eta 1960ko martxoaren bitartean Agirrek eta lehenengo euskal Gobernuak herriaren alde egindako ekarpena eta ahalegina saritzea du xede. Hori dela eta, urte horietan Gobernuko sailburu izan ziren guztien senideak gonbidatu ei ditu Jaurlaritzak. Gobernu hartan, EAJ, PSOE, PCE, IR, UR eta EAE-ANV parte hartu zuten. Ekimena Eusko Jaurlaritzak gaur egindako Gobernu Kontseiluan erabaki dute, Lopezen ekimenez. 1983an sortu zenetik Agirrerena izango da eman den zazpigarren Gernikako Arbolaren Gurutzea. Argazkian, Agirreren
50. urteurrena prestatzen dihardu Sabino Arana Fundazioak.