Paul Bilbao (Algorta, 1971) Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da 2004tik gaur egunera arte. Proiektu horretan sorreratik jardun izan du. Euskal Filologian lizentziaduna da Bilbao eta hizkuntza-plangintzan eta giza eskubideetan graduondokoak ditu.
Xabier Mendigurenen gidaritzapean, hamabi urte hauetan Kontseiluak euskalgintza batzea eta erreferentzia izatea lortu ditu. Urte hauetan, Kontseiluak eremu sozio-ekonomikoan lan egin du, baita administrazioekin elkarlana bultzatu ere. Hizkuntza-eskubideen sozializazioan egindako ekarpena ere handia izan da. Funtsean, euskararen normalizazioa bizi sozialaren eremu ezberdinetan zabaltzea eta aktibatzea lortu da.
Xabier Mendigurenek "egindako lan eskerga aintzat hartuta eta oinarri sendoarekin hasiko da Paul Bilbao" Kontseiluko idazkari nagusi lanean, Kontseiluak berak gogoratu duenez.