Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria buru zela, lurralde ganberako ordezkariek eta taldeetako bozeramaileek
BiscayTIK Fundazioak Leioan duen behin-behineko egoitza bisitatu dute, Landabarri pasealekuko 2. zenbakian. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun foru diputatua eta Ibon Oñate fundazioko zuzendaria arduratu dira ordezkari politikoei harrera egiteaz. Behin, BiscayTIK fundazioaren behin-behineko instalazioei bisita laburra eginda, BiscayTIK proiektuaren ezaugarriak azaldu dizkiete, sortu zenetik gaur arte, eta etorkizuneko "itxaropenen" berri eman diete, foru iturriek adierazi dutenez. Aipatu bezala behin-behinekoz kokatu dute Leioan BiscayTIK fundazioaren egoitza. Izan ere, Areetako
Zugartzarte Etorbideko Bake Eder etxean jarriko dute abendurako. Argazkian, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak BizcaiTIK-en Leioako egoitzan / © Bizkaia.net.