Dagoeneko, ekitaldiak, bertso-saioak eta enparauak grabagailuetan jasotzen jendea ikustea ohikoa bihurtu da eskualdean. Zalantza bakarra, baina, jasotako audioa Koska irratian, UKBERRI.NETen edo bietan entzun ahal izango den izaten ohi da. Gurera etorrita, hainbat irakurlek Uribe Kostan eta Erandion metatutako audio horiek ez zirelako era nabarmenean ikusten egin digute kritika, arrazoi osoz. Hori dela eta, inguruko euskaltzale eta irakurleren artean webgunea hobetzeko egindako inkestan sartu genuen gaia. Eta audioak nabarmentzeaz gain, Koska irratian gure lankideek egiten duten "Koskaberri" albistegia eranstea gomendatu ziguten horiek. Horri kasu eginez, dagoeneko gure audioen podcast-a duzue eskuman, goikaldean. Argazkian, azken boladan gehien entzun den audioa iazko Indabadan
Idoia Landaburu Brell gaztea zenari egindako omenaldia (mp3) izan da.