Martxoaren 18tik 21era bitartean, eski asteburua antolatu du Luz Ardidenen (Frantzia) Sopelako Gazte Bulegoak. Bidaia 18 eta 30 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago: prezioa 85 eurotakoa izango da Sopelan erroldatutakoentzat eta 175 eurotakoa, herritik kanpokoentzat. Erroldatuek lehentasuna izango dute. Izena emateko azken eguna ostirala, martxoak 5, izango da. Horretarako, Gazte Informazio Bulegora (Mendieta 11, Kurtzio Kultur Etxea) hurbildu beharko dira gazteak edota e-mailez (oij[abildua]sopelana.net) zein telefonoz (944 065 505) datuak emanez. Salneurri horren barruan sartzen dira: autobusa, hiru gauetako egonaldia (Luz Saint Sauveaur-en), hiru egunetako forfaita, pistetarako joan etorriak, arduradun bat eta asegurua. Bitartean, Gorlizko Kultur Etxeak Errioxako Valdezcaray eski estaziora antolatu du irteera, martxoaren 14rako, igandearekin. Argazkian, lagun bat eskiatzen / © Gorliz.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!