Inausketa hondarrekin zortzi tona konpost egingo dituzte Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 3a, 10:31

2009ko azaroan abiatu zuten "Barrika auzoz-auzo" material begetala gaika biltzeko zerbitzua. Ekimen horren bidez, dagoeneko 23.284 kilo batu dira, udal iturriek adierazi dutenez. Datuen (pdf) arabera bilketa hilerik-hile sendotzen doala egiaztatu da, azken lau hilabeteetan bildu den material kopurua are handiagoa izan baita, azaldu dutenez. Batutakoaren %80,32 adarrak izan dira, %18,47 koniferak eta %1,2 belarra. Kantitate gehien biltzen den inaus-guneak, ondorengoak dira: Jonakoneko frontoi ondoko gunea, kantarranasekoa eta Itsaldeko parking atzeko gunea. Orain arte bildu eta birrindutako material begetalarekin, maiatzerako 8.000 kilo inguru konpost heldua edukitzea espero da, barazkigintzan erabiltzeko aproposa. Argazkian, inausketa hondarrak Barrikako gune batean / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun