Aste Santuko oporretarako haurrentzako hiru txango antolatu ditu Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 3a, 11:00

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak egun beteko hiru txango egitea proposatu die Lehen Hezkuntzako haurrei: apirilaren 7an, Basondo (Kortezubi) eta Santimamiñera; apirilaren 8an, Egino udalerri arabarreko abentura gunera eta Sorginetxe trikuharrira; eta apirilaren 9an, Zestoa eta Ekainberrira. Aste Santuko oporraldiaren barruan, beraz. Izena emateko epea martxoaren 10, 11 eta 12a izango da, zehaztu dutenez. Eta prezioa 20 euro. Mankomunitateko bulegoetan (Gatzarriñe 4, Sopela) apuntatu beharko dira joan nahi duten neska-mutilak. Txangoei buruzko informazioa jasotzeko Euskara Zerbitzura dei (946 762 674 / Amaia) daiteke. Jarduera euskaraz egingo da eta ondokoak dira helburuak: haurren artean euskararen erabilera sustatzea, ingurumenari buruz duten ezagupena handitzea, haurrei historia eta natura gerturatzea, herri desberdinetako errealitatea erakustea eta gurearekin konparatzea, arte mota desberdinak ulertzen saiatzea, opor garaian hezkuntza alternatiba bultzatzea, adin berdintsua duten neska eta mutilen arteko harremana bultzatzea, kontzeptu berriak ezagutzera eman eta barneratzea; eta ongi pasatzea, noski. Argazkian, hainbat neskato elkarrekin / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun