Getxoko enpresarientzat sortutako ekintzaileen klubak bihar izango du lehenengo bilera Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 3a, 12:37

Getxolan zerbitzuaren bidez, "Ekintzaileen kluba” izeneko ekimena abian jartzeko batzarra deitu du Getxoko Udalak. "Getxoko enpresarientzako elkargune gisa balio izango du, horren bidez, gaien araberako egutegia ezartzeko", udal iturriek adierazi dutenez. Bilera ostegun honetan, martxoak 4, egingo dute Algortako gaztelekuan, Urgull kalean dagoen udal eraikinaren hirugarren solairuan, 14:30ean. “Ekintzaileen kluba” lehenengo urratsa da parte-hartzea bultzatzeko eta talde horrentzat interesa duten ekimenak antolatzeko. Bilera horietan gai bat azalduko da, eta, gero, bertara bildutakoek gaiari buruz eztabaidatuko dute. Parte hartzea Getxo udalerriko edozein enpresari irekita dago. Argazkian, gaztelekuan egingo dute batzarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun