Merkealdien azokak egingo dituzte asteburuan Sopelan eta Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 3a, 12:59

Gure Merkadillo, Sopelako Salerosleen Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako azoka, martxoaren 6 eta 7an izango da. Aurten, Zipiriñe eskolan egongo da, Udaletxeko plazan jarri beharrean. Bere ordutegia, 11:00etatik 19:00etara izango da, jarraian. Tokiko iturriek zehaztu dutenez, bertara gerturatzen diren pertsonek prezio berezian erosi ahal izango dituzte hainbat artikulu: haur zein helduentzako moda-gaiak jarriko dira salgai, oinetakoak, bitxiak eta oparitzeko artikuluak. Aurreko urteetako "arrakasta" berritzea espero dute antolatzaileek, "jendeak beti erantzun ona eman baitio azokari". Salgai jarriko diren artikuluez gain, orduro opari bat zozketatuko da erosketa bat egin duten pertsonen artean. Horretarako, erosketa egindako postuan jasotako txartela postontzi batean sartu beharko da. Bitartean, Areetako Xake plazan jarritako karpa erraldoiak hartuko du aurtengo Getxo Outlet aukera eta merkealdien azoka, Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatuta, martxoaren 5etik 7ra. Argazkian, Sopelan egiten duten merkealdien azoka / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun