Haur eskolan izena emateko epe berria zabaldu du
Sopelako Udalak, tokien %60 bete arte. Zaldu sektoreko Antzar Portu kalean dagoen zentroa zabalik dago jada, otsailaren 15etik. Haurren lehen matrikulazio prozesuaren aurreneko fasea azaroan egin zen. Matrikulazioaren bigarren fasea berriz, urtarrilean egin zen (hilaren 29ra arte). Hartara, Sopelako haur eskolak otsailaren 15ean hasi zuen bere jarduera, lehen fasean izen eman zuten umeekin. Bigarren fasean izen eman duten haurrak martxoaren 1ean gehituko zaizkie. Zentroak solairu bakarra dauka eta bere azalera osoa 764 metro koadrokoa da, zortzi gelatan banatuta. Horietako lau daude 0 eta urte bateko haurrei zuzenduta eta beste lauak urte bateko eta 2 urte bitarteko umeei zuzenduta. Gainera, jolasetarako eremua du, komun-aldagela, erabilera anitzerako zonaldea, biltegia eta administrazio gunea. Argazkian, haur eskola / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.