DBHko ikasleek hezkuntza ertaina euskaraz burutzeko kanpaina abian da eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 3a, 18:50

Leioan izan ezik, Uribe Kosta osoan eta Erandion dagoeneko abiatu dute "Nahi dudalako" izeneko kanpaina. Ekimen horren bidez, DBH aurten bukatuko duten D eta, batez ere, B ereduko ikasleek haien ikasketak euskaraz jarrai edo egin dezaten lortu nahi da, izan batxilergoan zein lanbide heziketan. Izan ere, derrigorrezko hezkuntzan hiru dira erabiltzen diren ereduak: euskarazkoa, D; espainolezkoa, A; eta hor tartean zentro bakoitzean nahierara moldatu den B eredua, askotan A indartuaren izen aldaketa baino ez dena. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, berriz, B eredurik ez dago. DBHtik beste ikasketetara igarotzean ikasleek hautua egin behar dute. Iban Asenjo EHUko irakasleak "Bat" aldizkarian argitaratutako "D eredua, unibertsitateko sarbide?" artikuluan, besteak beste, honako hau azaltzen zuen 2007an: "badirudi B ereduko ikasle guztiek, automatikoki, batxilergoko A eredura jotzen dutela". Beraz, B ereduak gazte euskaldunak sortzeko izandako porrotaren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Alkarbidek eta makina bat udaleko euskara zerbitzuek hartutako neurria da ekimena. Argazkian, Nerea Alias telebista aurkezle ezaguna da kanpainaren ikurra / © EITB.

Kanpainaren webguneaz gain, hainbat euskarri ditu "Nahi dudalako" ekimena. Milaka esku-orri bidali dizkiete 16 urteko ikasleei hain etxeetara edota ikastetxeetan banatu zaizkie. Esate baterako, soilik Getxo udalerrian, 1.200 eskuorri erabili dituzte, "gazteak ikasketak euskaraz segitzeko animatzen".

Kanpainan, besteak beste, euskaraz egiteko dauden aukeren eta abantailen berri ematen da, baita zozketa batean parte hartzeko aukera ere. Horren bidez, sari potolo batzuk irabazteko aukera ere dago, tartean, musika eta irudi irakurgailuak, bideo-jokoen kontsolak (ipod, Play Station edo MP3) eta abar.

Uribe Kostan eta Erandion Batxilergoa edota Lanbide Heziketa euskaraz eskaintzen duten zentroak:

Erandio

• ATEGORRI BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Tartanga 11. Altzaga - Erandio.
944 675 261 - 015177aa@hezkuntza.net

• TARTANGA GLHBI
Lanbide Heziketa Goi Maila
Gizarte Integrazioa
Soinua
Tartanga 15. Altzaga - Erandio.
944 675 311 - 015630aa@hezkuntza.net

Getxo udalerria

• AIXERROTA BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Santa Marina 14. Getxo.
944 911 786 - 015109aa@hezkuntza.net

• FADURA GLHBI
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Lanbide Heziketa Erdi Maila
Lanbide Heziketa Goi Maila
Ibilgailuen Elektromekanika
Haur Hezkuntza
Bizkerre z/g. Algorta.
944 069 000 - 014301aa@hezkuntza.net

Leioa

• JOSE MIGUEL BARANDIARAN BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Santsoena 6. Leioa
944 648 933 - 014339aa@hezkuntza.net

• ARTAZA-ROMO BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Batxilergoa Arteak
Amaia 28. Itzubaltzeta - Leioa.
944 801 005 - 015111aa@hezkuntza.net

• ASKARTZA CLARET HLBHIP
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Sarriena 173. Leioa
944 642 600 - askartza@askartzaclaret.org

• OSTALARITZA ESKOLA (ITB) BHI
Lanbide Heziketa Erdi Maila
Lanbide Heziketa Goi Maila
Sukaldaritza
Sukaldaritza eta Gastronomia
Jatetxe Arloa
Sarriena (Unibertsitatea)
946 012 446 - 014340aa@hezkuntza.net

Plentzia

• URIBE-KOSTA BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Gatzamina z/g. Plentzia
946 770 082 - 015143aa@hezkuntza.net

Sopela

• ANDER DEUNA IKASTOLA HLBHIP
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Gatzarriñe z/g. Sopela
946 760 266 - sopela@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun