Emakumeen elkarteek albisteen eta beraien adierazpenaren jarraipena ere egingo dute, Eigurenek aipatu duenez. Gainera, oraintxu gai berberari buruzko tailerra egiten ari da Getxoko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan, partaidetza handiarekin. Laburbilduta, “denon artean erakargarria izatea espero dugun egitaraua prestatu dugu, eta helburua da hedabideen jokabideari buruzko hausnarketa genero ikuspegitik egitea eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde beraien esku hartze beharrezkoaz kontzientziatzea”, azaldu du Berdintasun zinegotziak. Aldi berean, antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu getxoztar guztiak. Azkenik, Eigunerek aipatu du otsaileko udal batzarrean aho batez onartu zela, martxoaren 8aren gaineko agiri instituzionala. “Oraingo konpromisoa berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren kontrako tokiko politikak indartzea da, bereziki neska gazteen eta nerabeen jabekuntza eta partaidetza sustatzeko, beraien helburu guztiak lortze aldera”, azaldu duenez.
Gainera, udalerriko emakumeen elkarteek beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte Itzubaltzeta / Romon eta Areetan, horien artean, hainbat hitzaldi eta antzezpen bat.
Martxoak 4, osteguna
Gizatiar.
Hizlaria: Yolanda Nuñez (Enclave).
Gaia: Bikote modernoen estrategiak
18:00etan, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Sarrera librea.
Martxoak 11, osteguna
Gizatiar.
Hizlaria: Emilia Cortes Dual.
Gaia: Emakume ijitoak aurrera egiten.
18:00etan, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Sarrera librea.
Martxoak 13, larunbata
Eskuz-esku.
Antzerkia: "Las entretenidas", Miguel Miura.
Eskus-eskuko antzerki taldea.
19:00etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Villamonteko Kultur Etxea
Martxoak 18, osteguna
Gizatiar.
Hizlaria: Ana Robador.
Gaia: Emakumeak eta krisia.
18:00etan, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean. Sarrera librea.