Leioako Udalaren etxez etxeko zerbitzuko langileek 32.757 lan ordu bete zituzten 2009an, eta horretaz gain aparteko 51 ordu egin zituzten (jai egunak, zubiak edota kasu berezietan), tokiko arduradunek adierazi dutenez. Zerbitzua jaso zuten 96 etxeetatik, bederatzietan zerbitzu bikoitza egin izan zen, etxeko pertsona biek behar izan zutelako arreta. Gauzak horrela, 105 dira lagundutako leioaztarrak: eskatzaileen %92, udal iturrien arabera. Etxez etxeko laguntza Gizarte Zerbitzuetatik eratorria da eta udal aurrekontuarekin bakarrik betetzen da. 2009an gorakada izan zuen horretara bideratutako diruak, 760.724 eurotara helduz. "Laguntza hau oso garrantzitsua da gure herriaren garapenerako, zuzeneko arreta eskaintzen zaielako gaixoei eta euren familiei euren etxeetan bertan. Ongizatea mantentzea da helbururik nagusiena, bai fisikoa, gizartekoa edo mentala. Horrela gaixoa bere inguruan mantentzea lortzen da, bere bizi kalitatea handituz eta hobetuz", azaldu dute Leioako Udaletik. Argazkia: © Leioa.net.