Larunbat honetan, martxoak 6, Wazemank telebistako saio ospetsuko lantaldearen "Xabinaitor" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Gauzak horrela, taldetxoa osatu eta emanaldira elkarrekin joateko hitzordua jarri dute, 19:30ean, tokian bertan,
Uribe Kostako Berbalagun egitasmoko arduradunek. Fakun Aznarez ekimeneko dinamizatzaileak azaldu duenez, "dagoeneko 14 berbalagun animatu dira, baina gogoratu, orain arte izena eman ez duenak aukera baduela gurekin etortzeko". Sarrerak 10 eurotan (jubilatu eta gazteentzat 8 eurotan) izango dira. Bestalde, Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldearen (UKTEST) eskutik, ikastaroa jarri zuen martxan urrian
Aitxu! Sopelako euskara elkarteak. Orain, nahi duenak, ondoko telefono zenbakietara deituz aukera dauka txalaparta ikastaroan parte hartzeko: 656 798 622 / 625 902 678. Eskolak asteartero izango dira, 17:00etatik 18:30era, 20 euroren (hilero) truke. Argazkian, abenduaren 17an ardo eta gazta dastaketa ikastaroa egin zuten berbalagunek / cc-by-nc
Berbalagun Uribe Kosta.