Ildo berean, "euskararen eta Euskal Herriaren kontrako erasotzat" jo dute Celaaren Hezkutza eredua Ikasle Abertzaleek: "azken matrikulazio kanpainak argi erakutsi duen bezala, Euskal Herritarron gehiengo batek D ereduaren alde egiten du. Proposamen españolista honek, aldiz, B eredurantz egiten du jausi. Ondorioztatzen dugu, beraz, ingelesa ikastearen aitzakiapean, euskara desagerrarazteko estrategian beste aurrera urrats bat dela, hots, Euskal Herriaren kontrako beste eraso bat", azaldu dute.
Azkenik, "Hezkuntza komunitatea kontutan hartu barik" hartutako erabakia dela uste dute. IAk arabera, "Celaa sailburu inposatzaileak, adostasuna eta kontzentsua bere politikaren ezaugarri nagusiak izango zirela adierazi zuen. Baina ikasleok, badakigu, neurri guztiak PPk ordezkatzen duen eskuin-españolistarekin adostuta dituela". "Gainera, gure aburuz, gutxiengo argia diren guraso batzuek aldarrikatzen duten 'erabakitzeko eskubidea', ikasle orok euskaldunduak izateko dugun eskubidearen gainetik jarri dute. Hezkuntza komunitatearen gehiengoaren nahia, inolako lotsarik gabe baztertu dute, alegia", gaineratu du IAk.