Leioan sortu berri den Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako plataformak deituta, hamarnaka lagunek egin zuten elkarretaratzea,
orain bi asteazken, Bulebarrean. PSOEren Estatu Gobernuak "erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatu, pentsioak murriztu eta enplegua sortzeko beharrezkoak diren inbertsioak txikiagotzeko asmoa" duela salatu zuten, protesta horren bidez. Hori dela eta, "hiritarrok eta langileok gure pasibotasunarekin apurtu" eta "gure eskubideak defendatzeko, gure burua antolatzeko eta mobilizazioari ekiteko" ordua dela aldarrikatu zuten, "harik eta Gobernuak neurri horiek guztiak bertan behera utzi arte". Gaurko, martxoak 4, batzar irekia deitu dute, 19:30ean, Leioako Langabetuen Asanbladaren lokalean (Donibane Auzoa 1, behea). Argazkian, otsailaren 24ko elkarretaratzea Leioan / © Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako plataforma.